2009/11/26

DROGAKKontsumitzekoideakKontsumitzaileMotak

 

EfektuEzberdinak
 

 

 

*NEURRIZ KANPOKOA
  • Modu desegokian kontsumitzen duen pertsonak
*ERAGIN MOTA EZBERDINAK edo NAHASIAK
  • Marihuana,
    haxixa, ketamina...
*AHOTIK
  • Edanda
  • Janda
  • Murtxikatuta
*ESPERIMENTATZAILEA
  • Probatzeko helburuarekin kontsumitzen duen pertsonak
  • *BIZIGARRIAK edo BIZKORGARRIAK
    • Tabakoa,anfetamina/speeda, estasisa, kokaina
    *ARNASTUTA
    • Inhalatuta eta esnifatuta
    • Erreta

     

    *NOIZ BEHINKAKOA
    • Noizean behin kontsumitzen duen pertsonak

     

    *DEPRESIO ERAGILEAK edo LASAIGARRIAK
    • Alkohola, heroina, lo egiteko pilula, antsiolitikoak...

     

    *ODOL-BIDETIK
    • Injektatuta

     

    *OHIKOA

    • Ohituraz
      kontsumitzen duen pertsona

     

    *HALUZINOGENOAK
    • LSD/tripiak, perretxiko haluzinogenoak...

     

    2009/11/25

    DROGA MOTAK



    KANNABISA
    Kannabisa gure gizartean kontsumitzen den legez kanpoko droga nagusiena da. Bere kontsumoa oso zabalduta dago, eta askok legaltasun itxurarekin bizi dute droga hori. Ez da ahaztu behar, ordea, kannabisak ondorio larriak izan ditzakela gure osasunean. Horregatik, beharrezkoa da droga mota horren inguruko informazioa izatea.
    Kannabisa landare bat da, eta bere hostoak, loreak eta zurtoina erabiltzen da. Landare horretatik droga ezberdinak ateratzen dira, eta horiek modu ezberdinean kontsumitu eta aurkezten dira. Haxixa, marihuana eta olioa dira kannabisetik ateratzen diren substantziak.

    HAXIXA
    Subtantzia hau lortzeko, kannabis landarearen hostoak arraspatzen dira, eta ondoren landare lehorretik ateratzen den hautsarekin nahasten da. Xafla moduan heltzen dira kontsumitzailearengana, eta tabakoarekin batera nahastuta erretzen da. Kasu askotan, beste substantzia batzuk ere nahasten zaizkio haxixari.

    MARIHUANA
    Substantzia hau landarearen hosto, zurtoin eta lore lehorretatik lortzen da. Tabakoarekin nahastuta erretzen da, zigarro moduan.


    KOKAINA
    Kokaina hauts zuri finaren itxura duen droga da. Koka izeneko landarearen hostotik ateratzen da substantzia hori, eta kontsumitzeko modu ezberdinak daude. Horien artean nagusiena eta baita ezagunena ere, kokaina arnastea da, hau da, esnifatzea. Hala ere, badira beste modu batzuk: erretzea eta berna barnetik injektatzea esaterako.



    HEROINA
    Heroina morfinatik lortzen den opiazeo indartsua da. Opiazeoak substantzia naturalak dira, eta opio-belarretik lortzen dira. Heroina hauts bezala aurkezten da, eta zainetik kontsumitzen da. Droga disolbatu eta berotu egiten da, eta xiringa erabiliz barneratzen da. Hala ere, HIESa agertu zenetik, kontsumitzeko modu hori asko jaitsi da. Izan ere, xiringak partekatu egiten dira, eta gaixotasuna kutsatzeko arrisku handia dago. Horrez gain, heroina esnifatu eta erre ere egiten da.

    ALKOHOLA
    Edari alkoholikoak ez dira digeritzen. Alkohola hodi digestibotik odol hodietara igarotzen da, eta denbora gutxian gorputz osora pasatzen da. Denborarekin soilik desagertzen da alkohola gorputzetik. Unitate bat desagertzeko ordu bat behar da. Beraz, zenbat eta alkohol gehiago edan, orduan eta denbora gehiago behar da hori desagertzeko. Hasieran, alkoholak lasaitasuna eta desinhibitzea eragiten du. Ondoren, ordea, egoera hori igaro egiten da eta ondorio larriak sor ditzake.

    2009/11/19

    Drogazaletasuna

    Bideo honetan droga ezberdinei buruzko aipamen bat egiten du eta hauek duten eragin kaltegarriak aipatzen ditu.

    DROGEN KONTSUMOA GAUR EGUN

    Droga kontsumoen eboluzioa garai batetik hona zenbait drogaren kontsumoa handitu egin dela uste dut. Gainera, gero eta gazteago hasten dira drogak hartzen. Orain errazagoa da drogak kontsumitzea, izan ere, lehen baino merkeago eta errazago eros baitaitezke.

    Sustantziei dagokienez, alkohola, tabakoa eta kanabisa dira gazteen artean zabalduenak. Nerabeok aipatutakoen eta bestelako drogen artean aldeak ikusten ditugu. Drogen gaineko estereotipoak helduek uste dute gazteok aldi oro mozkortzen eta drogak hartzen ibiltzen garela eta ez da horrela. Zeinahi adin tartean gertatzen den moduan, badira drogak kontsumitzen dituztenak eta kontsumitzen ez dituztenak, helduen artean gauza bera gertatzen delarik.

    Uste dugu hedabideek gure irudia itxuraldatzen dutela, izan ere, zenbait programatan soilik edateko biltzen den pertsona talde moduan agertzen baikara, gure gurasoek ikusten dituzte programa horiek. Hori dela eta, kalera irteten garen bakoitzean telebistan ikusi dutena egiten dugula uste dute. Gazte askok, ordea, ez dute kontua horrela ikusten. Gure ustez, generalizazioek arduragabe itxura ematen digute, baina inguruan ditugun gauzek benetan kezkatzen gaituzte.

    Drogak kontsumitzearen arrazoiak nire iritziz, taldeak egiten duen presioak berebiziko garrantzia du, zeinahi motako kontsumoari ekiteko orduan. Inork ez du taldeko xelebrea izan nahi eta, taldekoen onespena lortzeko, mundu guztiak egiten duena egiten dugu. Horrez gain, ateratzen garenean sustantziaren bat hartzen badugu, ausartago ikusten dugu gure burua. Izan ere, alkoholari esker desinhibitzen baikara, eta hobeto pasatzen dugu.Bestalde, alkoholaren alderdi kulturala nabarmendu nahi dugu. Gure kulturan bazkariz ospatu ohi da zeinahi gertakizun eta, normalean, asko edaten da ere. Hori da guk ikusten duguna.

    Amaitzeko, nire ustez familia arazoek, komunikazio txarrak eta konfiantza falta, gazteak kontsumitzera bultzatzen dituzte, nahiz eta arrazio garrantzitsuena ez izan. Drogak kontsumitzearen arriskuak zeinahi droga kontsumitzea arriskutsua dela uste dut. Norbaitek kontsumitzeko ohitura baldin badu, bere bizitzaren hainbat alor okertu daitezke, besteak beste, familiarekiko harremana eta eskola errendimendua. Gorputzak, halaber, drogak kontsumitzearen zenbait ondorio pairatzen ditu; hala bihotzeko, biriketako eta gibeleko arazoak nola gaixotasun metalen bat izateko aukera handia. Horrela, pertsona talde batek droga gehiegi hartzen duenean, kalean liskarrak gertatu eta arrisku handiko harreman sexualak izan ditzakete. Azken horren eraginez, nahigabean haurdun geratu edo sexu harremanen bidez transmititzen diren gaixotasunak har daitezke.