2009/10/29

Mapa kontzeptuala

Lan hau Maebh Mullan eta biok egin dugu eta web 2.0 testuari buruzko testua irakurri ondoren eginiko mapa kontzentual bat da.



2009/10/22

Web 2.0

Ikerketa prozesuaren erronka ezagutzaren gizartean testua irakurri ondoren eginiko hausnarketa honako hau da:


INDUSTRIA GIZARTETIK, EZAGUTZAREN GIZARTERA

Industria gizartetik, ezagutzaren gizartea izatera igaro gara azken urte hauetan, hau da, informatzeko eta komunikatzeko bide berriak ezagutu ditugu. Aldaketa horiek izatearen arrazoi nagusienak, globalizazio prozesua, informazio eta komunikazioaren teknologien eragina eta ezagutzaren administrazioa izan dira. Horren ildotik, beharrezkoa da alfabetatze digitala kritikoa eta gogoetatsua izatea, hau da, komenigarria da ordenagailuak erabiltzen jakitea, informazioa eskuratu, ebaluatu, bildu, sortu, trukatu… eta Internet bidez lankidetzan komunikatzeko eta parte hartzeko.

Hala ere, alfabetatze digitala lortzeko, Web 2.0 delakoak jartzen dituen aplikazio eta zerbitzuei esker garatu daitezke. Web 2.0 ezagutza sortu, argitaratu eta beste batzuekin partekatu dezaketen subjektu aktibo bihurtu den plataforma bat da, honen bitartez, testu-dokumentuak, kalkulu-orriak edo aurkezpenak sor daitezke. Era berean, argazkiak, bideoak, soinuak eta testuak edonoren eskura jarriz. Baina sare honek, inplikazio batzuk eskaintzen ditu E-learning 2.0 delakoa. Honen bidez, eskaera berriak sortzearekin, ezagutzak eguneratu egiten ditu, beraz, teknologiarekiko trebetasunak garatu egiten dira.

Bukatzeko, esan beharra daukat, Horizon deituriko txostena argitaratzen dela, bertan etorkizunerako erronkak islatuz. Nire ustez, ohikoa den bezala urteak aurrera egin ahala gero eta gauza berriagoak ezagutuko ditugu teknologia edo ezagutzaren gizarteak pausoz-pauso aurreratzen den heinean. Beraz, ezagutza berri horiek ezagutzeko bideratuta gaude edo beharrizan bat bezala ikusi behar dugu bestela gizartetik baztertuta egongo ginateke.